argia.eus
INPRIMATU
Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak ateratzearen kontra bozkatu dute UPNk eta PPk
  • Asironen aurka eta hezurrak ateratzearen kontra egindako pintaketak gaitzetsi ditu parlamentuak aho batez.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko irailaren 20a

Mola eta Sanjurjo ez direla Eroritakoen Monumentutik atera behar. Hori bozkatu dute UPNk eta PPk, Nafarroako Parlamentuan; gainontzekoek, aldiz, Iruñeko Udalak hartutako neurriaren alde egin dute.

"Etengabeko omenaldia" egiten die bi frankistei gorpuzkiak hor egoteak, Asier Arraiz Bilduko kidearen hitzetan, horregatik, bertan utzita, "haien burua erretratatzea" leporatu die UPNri eta PPri. Ahal Duguk, bide beretik, hobiak "kalitate demokratikoari" onik egiten ez diola azpimarratu du.

Bere burua defendatu du UPNk, eta artzapezpikutza eta familiak "aintzat hartu" behar direla esan du. PPk jokaldi xelebreagoa mahai gaineratu du, agiria aldatzeko eskatu du: "terrorismoa eta indarkeria guztiak gaitzestea, bereziki ETArena".

Albistea Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra