argia.eus
INPRIMATU
Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean
  • 1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.

Aiaraldea @aiaraldea Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko uztailaren 23a
IƱaki Moreno

Modesto Manuel Azkona Garaikoetxeari omenaldia egin diote bere sorterrian, Alesbesen (Nafarroa). 88 urte eta gero etxean da Unión Republicana alderdiko kidea, herriko beste 42 fusilatuekin batera.

Jaiotzez Alesbesekoa bazen ere, Saratxon bizi zen Unión Republicana alderdiko kidea. 1936an desagerrarazi zuten frankistek azalpenik eman gabe, ustez San Kristobal Gotorlekuko espetxera eramaten zutenean. Maiatzean lortu zuten bere gorpuzkinak identifikatzea, 2016an abiatu zen ikerketari esker.

Azkenean, uztaila erdialdean, Modesto Manuel Azkonaren gorpuzkiak bere senideen eskuetara heldu ziren, Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiaren eskutik, Gasteizen egindako ekitaldian.

Uztaila hasieran, Aiaraldea hedabideak elkarrizketa egin zion Maria Jesus Fuentes Azkonari, Modesto Manuel Azkona Garaicoetxearen bilobari.

Argazkiak: Iñaki Moreno