argia.eus
INPRIMATU
Mobilizazioak Euskal Herrian, Kataluniarekin elkartasunez
  • ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek deituta, elkarretaratze eta manifestazioak egingo dira gaur Hego Euskal Herrian, Kataluniari elkartasuna adierazteko. Halaber, gaueko 22:00etan kazeroladak egingo dira.

ARGIA @argia 2017ko urriaren 03a

Goiz eta eguerdian elkarretaratzeak egingo dituzte lantegien atarietan (atseden-orduan), hiriburuetako udaletxeen kanpoaldean eta beste herri batzuetan. Eguerdiko 12:00etan ere bai, Ernai gazte antolakundeak mobilizazioak deitu ditu Gasteiz, Iruñea, Ibaeta eta Leioako campusetan. Arratsaldeko 19:00etan, bestalde, manifestazioak egingo dira lau hiriburuetan.

Kataluniar prozesuari babesa agertu aldera, ekimen gehiago ere deituak dira astearterako: 22:00etan kazeroladak egingo dira herri guztietan, etxeko leiho eta balkoietatik. Ordu horretan argiak itzaltzeko deia luzatu dute.