argia.eus
INPRIMATU
Mobilizazioak deitu dituzte Tolosan, gazte auziperatuei elkartasuna adierazteko
  • Tolosako bost gazte epaituko dituzte ekainaren 16an eta uztailaren 13an eta orotara 21 urteko kartzela zigorra eskatzen diete. Tolosako gazteek 2015etik jasotako errepresioa salatzeko Gazteak Kalean plataformak mobilizazioak deitu ditu ekainaren 3rako eta 10erako.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko maiatzaren 31
Gaztetxeko eserialdiko uneak. (Arg.: Topatu)

Azaldu dutenez, Tolosan azken hiruzpalau urteetan gazte mugimendua nabarmen aktibatu da. "Botere zapaltzaileak", ordea, "errepresioa erabiltzen du subjektu eta proiektu politiko oro suntsitzeko", salatu dutenez.

Bi gertakari azpimarratu dituzte. Batetik, 2015eko inauterietan izan ziren istiluengatik hiru gazterentzat lau urte eta erdi eta bost urte eta erdi arteko espetxe zigorra eta 38.000 euroko isuna eskatu dute.

Bestetik, Ezpala Gaztetxearen aldeko eserialdi baketsuarengatik 50 gazte ingururi 15.000 eurotik gorako isuna jarri diete, eta horietako bi lagunentzako hiru urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute.

Gazteak Kalean plataformak mobilizazioak deitu ditu ekainaren 3rako eta 10erako.

Inauterietako istiluen inguruko dokumentala (Topatu.eus):

Ezpala Gaztetxearen aldeko eserialdiaren bideoa (Topatu.eus):