argia.eus
INPRIMATU
Mobilizazioak deitu dituzte gaur, ‘La Manada’ auziko bost bortxatzaileak aske utzi ostean
  • Justizia patriarkala jo-puntuan eta 'Ez dago gure hitza epaituko duenik!' lemapean, herri eta hirietan mobilizazioak deitu ditu mugimendu feministak.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 21
'La Manada' auziko bortxatzaileak baldintzapean aske utzi ostean Iruñean egindako mobilizazioa (Argazkia: Pablo Lasaosa)

Ostegunean epaimahaiak emandako autoa jakin eta gutxira egindako mobilizazioek jarraipena izango dute ostiralean. Kalera ateratzeko deialdiak han eta hemen ari dira zabaltzen, eta baliteke hurrengo orduetan gehiago ematea. Hemen orain arte bildutakoak:

Bizkaia

Bilbon, 19:00etan, epaitegien aurrean.

Urduñan, 20:00etan, herriko plazan.

Barakaldon, 19:30etan, epaitegien aurrean.

Araba

Gasteizen, 19:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.

Maeztun, 20:00etan, herriko okindegi aurrean.

Amurrion, 19:30etan, herriko plazan.

Laudion, 20:00etan, herriko plazan.

Gipuzkoa

Donostian, 19:00etan, Bulebarrean.

Soraluzen, 20:00etan, plaza berrian.

Eibarren, 19:00etan, Unzaga plazan.

Oñatin, 20:00etan, herriko plazan.

Arrasaten, 19:30etan, Udaletxe plazan.

Aretxabaletan, 19:00etan, Udaletxe plazan.

Deban, 20:00etan, herriko plazan.

Irunen, 20:00etan, epaitegien aurrean.

Bergaran, zapatuan, ekainak 23, elkarretaratzea herriko plazan.