Elkarretaratzea egin dute Tubacexeko langileek gaur eguerdian Laudio eta Amurrioko lantegien aurrean, enpresako zuzendaritzak langile bat 60 egunez soldata eta lanik gabe egotera zigortu duelako bajan zegoela guraso ardurak betetzeagatik.
Sindikatuek salatu dutenez, enpresak jarraipena egin zion langileari bajan zegoen bitartean, eta hori oso larria dela nabarmendu dute.
Gainera, azpimarratu dute beharginak medikuaren gomendioak jarraitu zituela uneoro. Gauzak hala, mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute. Otsaileko ostegun guztietan egingo dituzte protestak fabriken aurrean.