argia.eus
INPRIMATU
Mobilizazio jendetsuak AEBetako eta bertako arrazakeriaren aurka Euskal Herriko hiriburuetan
  • Igandean Gasteizen, Bilbon eta Donostian egin dira kontzentrazioak, larunbatean Iruñean, eta Baionakoa ostegunean burutu zen. Iruñean George Floydena ez ezik, Elhadji Ndiayeren heriotza ere salatu dute. Euskal Herriko arrazakeria borrokatu beharra azpimarratu dute deialdietan.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 08a

Iruñeko mobilizazioa jendetsua eta hunkigarria izan zen askorentzat. Bertako bizilaguna zen Elhadji Nadiaye izan zuten gogoan manifestariek. Ndiaye, Floyd bezala, poliziaren atxilotze bortitz baten testuinguruan hil zen. Donostiako deialdiak Bulebarra bete zuen. Migratzaile pobretuek gure lurretan pairatzen dituzten hainbat diskriminazio salatu zituzten: etxebizitza bilatzeko orduan, enpleguan, legeztatzeko... Iruñean zein Donostian, manifestariak belauniko jarri ziren.

Gasteizen ehunka pertsona bildu ziren arrazializatutako pertsonen kolektiboek deituta, Andra Mariaren enparantzan. “Justiziarik gabe, ez da bakerik izango”, izan zen lelorik oihukatuenetako bat. Bilbon kontzentrazioa Justizia Jauregiaren aurrean egin zen. Arrazakeria instituzionala salatu nahi izan zuten deitzaileek. Baionan kontzentrazioa ostegunean egin zen, polizia etxearen aurrean.

Gasteizko kontzentrazioa. Argazkia: ARGIA
Iruñea. Argazkia: Ekinklik.