argia.eus
INPRIMATU
Mobilizazio batekin salatu dute Legution Desjabetuen Hotelaren hustea
  • Elkarretaratze jendetsua egin dute astearte arratsaldean, goizean Ertzaintzak espazioa indarrez hustu ostean.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 29a
Argazkia: Desjabetuen Hotela

Asteartean, 17:00etan, elkarretaratze jendetsu batek salatu zuen Desjabetuen Hotela zentro Sozialistaren hustea Legution (Araba), Zentro sozialistak aurrera. Atxilotuak askatu zioen pankartaren atzean. Hustea bera zein Ertzaintzaren jokabidea salatzeaz gain, bertaratutakoei eskerrak eman zizkieten zentroko kideek.

Atxilotuek gaua komisarian

Astearte goizean hamarnaka ertzain agertu ziren Desjabetuen Hotelean, zentroa husteko agindua betearazteko. Asteburuaz geroztik hainbat gazte zeuden Legution zentroa defendatzeko prest. Ertzaintzak indarrez hustu zuen zentroa azkenik, hainbat pertsona zaurituz eta bi atxilotuz. Desjabetuen Hoteletik jakinarazi dutenez, bi atxilotuak komisarian pasa dute gaua, eta horietako bat ospitalean artatu behar izan dute zauriengatik.