Elikadura 21 biltzarra irekitzeko saio nagusian egotekoa zen Mixel Berhokoirigoin, Euskal Herrian elikadura burujabetzaz eta nekazaritza iraunkorraz interesatzen direnen erreferentzia nagusia. Ez zuen, ordea, Gasteizeraino hurbiltzerik izan, ETAren desarmatzeko mugimendu zibilean egindako lanaren ordainetan Parisko epaile batek Frantziatik irtetea eragotzi diolako. Berhokok bideoz eman zuen bere hitzaldia, Europa jauregian bildutakoek txalotu zutena eta ARGIAk transkribiturik hemen eskaintzen duena.
Nekazaritzaren egitekoa baldin bada munduari elikadura sortzea, jendeak elikatzea, kantitatez eta kalitatez... arazoa da ikusten dugula gaurko munduan mila milioi jende daudela goseak, beste mila milioi gehiago gaizki elikatuak… Ez da arazo teknikoa, politikoa baizik.
Munduko mapa bat egin dezakegu azalduz non diren jende gosetuak eta non jende ondo aseak. Eta gero eginen dugu beste mapa bat gure planetaren lurrak klasifikatuz beren emankortasunaren arabera, hobeak eta txarragoak. Pentsa liteke bi mapek berdintsuak beharko luketela, gaizkien elikatua den jendea bizi beharko lukeela lur txarrenak diren eremuetan, horrek baluke koerentzia bat. Baina ez da horrela gehienetan, lurrik onenak diren lekuetan askotan jendea goseak bizi da.
Beraz, ez da arazo teknikoa, politikoa baino. Esan nahi du lur emankor horietako lurra emankorra izanik ez dela erabiltzen bertako biztanleak asetzeko, baizik eta beste helburuetarako. Edo hazkuntza industrialak elikatzeko, agro erregaiak egiteko, eta abar.
Beste adibide bat, bada 60 urte xutik ezarri zela Europako nekazaritzako politika. Urte horien ondoren ikusten dugu ekoizpen batzuk defizitarioak direla, beste batzuek superabita ematen dutela. Azukrea, behi esnea… gutxiegi zen duela 25 urte eta orain eszedenteak ematen dituzte. Aldiz, proteinei begiratuz, lehen defizitean baldin baziren defizita handiagotu da, ardi haragi eta beste. Zer esan nahi du, europarrok gai garela azukrea edo behi esnea egiteko eta ez dakigula ardi haragia egiten? Edo gure lurrak onak direla baterako eta txarrak besterako?
Ez: koadro politikoek ematen dute esplikazioa. Europan badira produktu batzuk munduko konkurrentziaren aurrean babes bat eduki dutenak, eta beste batzuk babesik gabe merkatu librearen menpe geratu direnak, autosufizientzia eragotziz.
Beraz, Elikadura Burujabetzaren mamia da nekazaritzari koadro politiko bat ematea merkatu librearen menpekotasunetik ateratzeko. Hori da baldintzetarik bat, koadro juridikoa eta politikoa, merkatu librearen gainetik jartzea Elikadura burujabetzaren helburua.
Baina hori ez da aski. Munduan lur guztiak ez dira berdinak baina denek dute beren zeregina elikadura burujabetzarako. Lur bakoitzak baditu bere gaitasunak, berezitasunak, baldintza fisikoak, mikroklima… Munduko lurrak berdinak ez direnez, laborantzak ez dira berdinak izan behar. Munduko laborantza baino… munduko laborantzak.
Horra laborantza lekukoak, agroekologiaren bidean, lekuan lekuko berezitasunekin, arrazekin.
Orain galdera batzuk baditut biltzar honetako debateetarako, desafio batzuk.
Badakigu agro-industria ez dela antolatua jendeak asetzeko. Baina errealitateak erakusten digu ere munduan jendeak kontzentratzen ari direla hiri handietan, megapolietan. Nola elikatuko ditugu megapoli horiek? Lekuko laborantzekin ezin baldin bada, nola? Zer nolako agro-industria behar dugu elikaduraren zerbitzuko? Zer agro-distribuzioa behar dugu magapoliak asetzeko?
Bestetik, teknikei dagokien galdera. Teknikoki posible dena beti pentsatzen da aplikatu behar dela, pentsatu gabe on den ala ez, “posible da, beraz aplikatuko dugu”, eta erabaki politikoak horien arabera antolatzen dira. Nola kontrolatu teknikak? Gero eta gehiago bagoaz sistema artifizializatu batera, robotizaziora, pertsonaren eta herrien autonomia suntsitzen duen sistema batera. Nola kontrolatu teknologia, honekiko daukagun menpekotasuna? Nola ezarri teknologia eredu baten zerbitzuko eta ez eredua teknologiaren zerbitzuko?
Azken puntua, guk nekazari bezala eskatzen ditugu prezio duinak, gure lana duin pagatua izan dadin, elikadura on eta sanoa ekoiztearen truke. Nola uztartu prezio duinak nekazarientzat eta prezio jasangarriak aberatsak ez diren kontsumitzaileentzat ere? Zer paper jokatu behar du horiek uztartzen nekazal politikak, laguntza publikoek?
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.
Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]