Sibylle, Parisko emakume bat, Euskal Herrira dator, burdindegi bat erosi eta han supermerkatua eraikitzeko asmoz. Burdindegiaren jabearen iloba Ramonek eta gainerako herritarrek, ordea, gauzak izugarri konplikatuko dizkiote. Horra Mission Pays Basque komedia frantziarraren sinopsia.
Ludovic Bernard zuzendariaren filma uztailaren 12an estreinatuko dute zinema aretoetan. Filmaren afixan ageri dira (euren paperak asmatu egin ditugu): ostatu-giroan mugituko den artzain koadrila xelebre bat (burdindegiko jabea tartean), Sibylle, gauzak konplikatu, baina bihotza ere lapurtuko dion Ramon, gorbatadun hori ez dakigu zehazki nor den baina fijo pelikulako gaiztoa dela, beltzez doan emakumea ere auskalo (agian Ramon gustuko duen herritarren bat, ez oso zintzoa), eta guztia hankaz gora jarriko duen nerabe bikotea.
Ez, ez zarete Ocho apellidos vascos filmaz gogoratu zareten bakarrak. Nik ez du oraindik ikusi (eta ez dut uste sekula ikusiko dudanik), baina beldur gara parekotasun handiegia izango ez ote duten... Iker Tubiak txio honetan dioen bezala, "falta zena!".
Falta genuena... https://t.co/ami1Fkbm5b
— Iker Tubia (@ikertb) 2017(e)ko maiatzak 12
Tira, filmak balio badu geure buruaz harro sentitu eta Ipar Euskal Herrira turista gehiago ekartzeko, ongietorria izan dadila! (*ironiaz). Filmaren argazki-galerian "Arraya hotela" ageri da, Saran dagoena. Beraz, badakigu eszena batzuk gutxienez bertan grabatu dituztela.