argia.eus
INPRIMATU
Miren Larrionek dimisioa aurkeztu du eta EH Bilduk onartu dio kode etikoa aipatuta
  • Miren Larrion EH Bilduko Gasteizko Udaleko bozeramaileak dimisioa aurkeztu du eta EH Bilduk onartu egin dio, azalpen hau emanda: "Aurkeztutako dimisioa onartu dugu, bere eremu pertsonalari lotuta dauden gertakari batzuengatik. Gertakari horiek ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete".

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 23a

El Correo-k argitaratutako informazioaren arabera, Ertzaintza Larrion ikertzen ari da, "identitate ordezkatzearekin" lotutako ustezko delitu batengatik. Correoren arabera, Larrion beste pertsona baten NAN-arekin kontu korronte bat irekitzen saiatu zen, oraindik ezagutzen ez diren motiboengatik. Larrionek atzo bertan deklaratu zuen Ertzaintzan, eta handik ordu batzuetara argitaratu zuen EH Bilduk haren dimisioa onartzen zuela, argudio bezala adieraziz: "Gertakari horiek ezkerreko subiranismoaren kargu publikoek eta organikoek sinatzen duten kode etikoa urratuko lukete".