argia.eus
INPRIMATU
Miren Eraso Artelekuko zuzendari ohiari azken agurra

2009ko abenduaren 22a
Miren Eraso

Pasa den ostiralean hil zen Miren Eraso, 49 urte zituela, Oiartzungo (Gipuzkoa) bere etxean. Donostiako Arteleku zentroko zuzendari artistiko ohiak Gasteizko Montehermoso zentroarekin kolaboratzen zuen gaur egun, eta K6 Kultur Gestioko kidea zen. Erasok sortu zuen Artelekuk argitaratzen duen Zehar aldizkaria. Bere aldeko hileta elizkizunak atzo egin ziren Groseko (Donostia) San Ignazio elizan.