"Argiak jartzen dituen langilearen lekutik platoa zuzenean ikusi ezinik", "aurreko mendeko tresnak", "euria egiten duenean grabazioa eten egin behar dute teilatuak egiten duen zaratagatik" edo "pasilloak biltegi bilakatu dira, segurtasun minimorik gabe"- ETBko Miramonera egindako bisitaren harira, txio bilduma sareratu du Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak, ekainaren 21ean.
Bisita egin dute Miramonera Legebiltzarreko alderdi guztiek EAJk izan ezik. Diru publikoz hornitzen den EiTBren egoera zein den ikusi nahi izan dute, eta Josu Estarrona EH Bilduko kideak twiterrez zabaldu du momentuan ikusten eta entzuten ari zena.
ETBren eta Miramonen sorrera azaltzeko klabe batzuk emanez hasi du txio zerrenda, eta ondotik zabaldu ditu momentuan ikusitakoak azalpen eta argazki bidez.
Hauek dira txio esanguratsuenetako batzuk:
Atzo SGAEkoek eta Polizia ez zen Miramonera joan bere bizitzak arriskuan ez jartzeko. Pasada bat da. pic.twitter.com/UBo85qoBLW
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) 2017(e)ko ekainak 21
Y ETB-Miramon era un referente como fábrica de programas; la producción propia era total. Las instalaciones pioneras en Europa. pic.twitter.com/taL6a76PnR
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) 2017(e)ko ekainak 21
Pero todo esto es historia. Apenas hay dobladores, la producción en Miramón es testimonial,no hay mantenimiento de medios e instalaciones...
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) 2017(e)ko ekainak 21
EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PP egon ginen. EAJ-PNVk uko egin zion bisitari, ez da lehen aldia, baina tira, beste baterako pic.twitter.com/XeC5d4oBCf
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) 2017(e)ko ekainak 21
Pasilloak ere biltegiak bilakatu dira, segurtasun minimorik gabe, ebakuaziorako oztopoz beteta, katxarro zaharkituak edonon. pic.twitter.com/F997eviDLP
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) 2017(e)ko ekainak 21
Atzo SGAEkoek eta Polizia ez zen Miramonera joan bere bizitzak arriskuan ez jartzeko. Pasada bat da. pic.twitter.com/UBo85qoBLW
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) 2017(e)ko ekainak 21
Lau zurgin zeuden plantillan,gaur egun bat ere ez.Kanpoko/Produktoretako jendea sartzen da kontrolik gabe,azkeneko txapuzillak egiteko. pic.twitter.com/RlYby2ujd8
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) 2017(e)ko ekainak 21
Telebistaren zentrala.Sarbide mugatua izan beharko lukeena,atea irekita.Kanpo produktoretakoak manipulatzen dituzte aurreko mendeko tresnak. pic.twitter.com/YxZiqjpbAQ
— J Estarrona Elizondo (@Josu_Estarrona) 2017(e)ko ekainak 21
Txio hari guztia esteka honetan ikusi dezakezue.