Margaret Atwood idazlearen “Handmaid’s Tale” eleberriko mirabe jantzia soinean, martxoaren 8ko grebara deia egin dute LAB sindikatuko emakumeek Bilbon.
Atwoodek sortutako distopian klase altuko familientzako haurrak erditzera dedikatzen diren mirabeen jantzia soinean, greba feministara deitu dute LABeko emakumeek. “Kapitala hautsi, bizitzari eutsi!” lemapean, sektore feminizatuen lan baldintzak eta gatazkak bistaratu dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzatik abiatu dute martxa, berdintasun planen porrota salatuz. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin dute hurrengo geldialdia, garbitzaileen eta sektore soziokomunitarioko langileen gatazkak bistaratuz. Zara multinazionalaren ateetan, berriz, arropa ekoizpenari lotutako esplotazioa eta moda industriako langileen lan eskubide gabezia salatu dituzte. El Corte Inglés saltokira jo dute ostean, eta bertako langileen artean generoaren arabera dagoen soldata arrakala kritikatu. Epaitegietan eman diote amaiera ibilbideari, bertako lan baldintzak jo-puntuan hartu eta emakumeentzako justizia aldarrikatuz.
Ekintza bideoan jaso du Ecuador Etxeak:
"Las criadas no se creen el cuento" y acudirán a la #HuelgaFeminista2019 Acción de las mujeres de @LABsindikatua en #Bilbao para hacer un llamamiento a llenar las calles este #8M #GrebaFeminista💪 @LAB_Feminista pic.twitter.com/xndj3irAKb
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) 2019(e)ko martxoaren 1(a)