Mintza Eguna izango da larunbatean Beran. Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herrian dinamizatzen dituen mintzalaguna taldeetako partaideek egun-pasa izango dute.
Hamargarren Mintza Eguna izango da Berakoa eta bertako solaslagunek prestatu dute egun osoko egitaraua. 11:00etan emango diote hasieran egun-pasari, eta musika lagun, hamaiketakoa eskainiko diete Euskal Herriko edozein txokotatik hurbildutako mintzalagunei. Sabela bete ondoren bi ibilbide kulturalen artean aukeratzeko parada izango dute partaideek. Lehenengoan Beratik mendialdera joko dute eta bigarrengoan Itzea aldera hurbilduko dira Barojatarren berri izateko, besteak beste.
Kalejira poteoaren ondoren herri bazkaria, eta arratsaldean dantzaldia Malerrekako Oharkabe taldearen eskutik.