argia.eus
INPRIMATU
Mintzapraktika egitasmoak abian, euskaraz “lotsarik gabe” mintzatzeko
  • #lotsarikgabe lemapean, AEK-k abian jarri du 2014-2015 ikasturteko mintzapraktika programetarako kanpaina. Mintzapraktika egitasmoetan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada euskaltegietan, euskara zerbitzuetan eta praktikatu.org webgunean.

Judith Perez @judyjudd 2014ko irailaren 24a
Mintzapraktika egitasmoen antolatzaileen helburua "iazko apustuari eutsi eta mintzodromoak sustatzen jarraitzea" da (argazkia: www.mintzapraktika.org).

AEk-k jakinarazi du aurten herri gehiagotan sortuko dituztela mintzapraktika taldeak. Guztira, 90 egitasmo baino gehiago osatuko dira Euskal Herrian.

#lotsarikgabe kanpainako protagonistak euskaraz hitz egiteko lotsa galdu duten eta ezagutzatik erabilerara igarotzeko erabakia hartu duten lagunak dira, iaz bezala. AEK-k adierazi duenez, pertsona horiek eredu ezin hobea dira jendea mintzapraktika egitasmoetan parte hartzera animatzeko.

5.600 lagunek hartu zuten parte iaz mintzapraktika programetan, eta inkesten arabera, herenak nabarmendu du lehen baino gehiago egiten duela euskaraz.