Aktualitate beroan, zenbait kasuan kiskali gaituen aktualitatea. G7aren eta honi aurre egin zion kontra-gailurraren bilanaz mintzatuko gara. Ez da gure asmoa polemikak edo barneko trapu zikinak ateratzea, baina bai ostatuetan, bilkura geletan edo sare sozialetan aipatzen den gaia ekartzea.
Horrearako gonbidatu ditugu: Jakes Bortairu, Enaut Aramendi, Dominika Durruty, Hartzea Lopez, Mikel Aramendi, Niko Giresse. Gomita hau beste jende eta kolektibo batzuei ere egin izan zaie, baina ez dugu erantzunik izan. Ez ditugu talde baten ordezkari gisa ekarri, baina zalantzarik ez kolektibo ugaritako kideak direla.