argia.eus
INPRIMATU
Mintzapraktiken 20. urteurrena ospatuko dute Donostian
  • 12 lagunekin hasi zen egitasmoa eta gaur egun 200 pertsona baino gehiago elkartzen dira astero Donostian euskaraz mintzatzeko. Ekimena Euskal Herri osora zabaldu zenetik 70 herritako 5.500 lagunek parte hartu dute bertan. Mintzalagun egitasmoak 20 urte bete dituela eta, ekitaldia antolatu du Bagera Elkarteak ekainaren 20an.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 18a
5500 pertsonek hartu dute parte Mintzalagunen 20 urte hauetan

Ikuskizuna arratsaldeko 20:00etan hasiko da Egia auzoko Gasteszenan. Zurriola antzerki eskolak umorezko 10 esketx prestatu ditu, eta bertsoak, dantza eta musika ere izango dira.

Mintzalagunen aritu eta aritzen direnak omendu nahi dituzte Bagerako kideek ekitaldi honekin, baina euskaltzaleei ere luzatu diete gonbidapena ospakizunean parte hartu dezaten.

Sarrera doakoa izango da, eta ondoren luntx-afaria egongo da 5 euroren truke. Bertara hurbildu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik bagera@bagera.net helbidean edo 943467181 telefono zenbakian.