argia.eus
INPRIMATU
Milizia armatuak Trumpen jarraitzaileen ekitaldi bat babesteko Atlantan
  • Donald Trump AEBetako presidente izendatu berriak Floridan eman zuen hitzaldia larunbatean eta Atlantan ere jarraitzaile talde bat bildu zen berau jarraizeko. Trumpen zaleak zeuden eraikinaren inguruan, zibilez jantzitako baina arma semi-automatiko luzeak zeramatzaten hainbat pertsona egon dira “ekitaldia babesteko”.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko otsailaren 20a
III% miliziako kideak Trumpen aldekoen ekitaldia babesten. (Arg.: Zero Hedge)

Pertsona armatuek Channel 2 Action News-i azaldu diote III% Segurtasun Indarrak miliziako kideak direla, eta hor egon direla Trumpen jarraitzaileak babesteko. Esan dute protestariak ikusi dituztela eraikinaren inguruan, eta ekitaldiaren izaera baketsua, eta bertakoen adierazteko askatasuna bermatzeko daudela hor.