Azken egunetan frantziar militarrak han eta hemen ikusi izan dira Hendaian zenbait tokitan. "Indar okupatzaileen" kontra manifestazioa deitu dute herrian otsailaren 20an.
Hendaian, Kaneta auzo inguruan eta herrigunean militarren presentzia nabarmena izan da aste honetan. Hori dela eta manifestazioa antolatu dute herrian otsailaren 20an, arratsaldeko 15:00etan plazatik abiatuta Indar okupatzaileak kanpora! lelopean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, militarrek kamioi eta autoetan patruilatu izan dute orain arte herrian, baina azken egunetan oinez ere ikusi ahal izan dituzte kaleetan barrena:
"[Militarren] eguneroko presentzia hori eta inposatutako erabakiak salatzeko" egingo dute manifestazioa.