Jardunaldiak bertan behera uzteko eskatu diote Alfonso Carlosena errektoreari LAB, ELA, CGT, Ikasle Abertzaleak, Eraldatu, Asanblada Libertarioak, Talde Feministak, Akelarre Emakume Taldeak eta NUPen euskaraz taldeek.
"Proselitismoa" salatu dute, jardunaldien kontra karrikaratutako idazkian, eta militarren "legitimitatea" ezbaian jarri, "demokrazioaren gidari" gisa beren burua aurkezterakoan, izan ere, "XX. mendeko diktaduren zutabe nagusia izan dira Espainiako Estatuan".
Gainera, kreditu bat emanen diete jardunaldietara joaten diren ikasleei eta hori "zentzugabekeria hutsa" dela diote, salatu dutenez, "gainontzeko kultur ekimenek ez dute krediturik jasotzen".
"Armadak defendatzen dituen baloreak (militarismoa, autoritarismoa, matxismoa) ez datoz bat unibertsitateak zabaldu beharko lituzkeen horiekin", ohartarazi dute, eta, horregatik, NUPi eta Carlosenari exijitu diete "lotsagarriak" diren jarduldi horiek bertan behera uzteko, "Espainiako armadaren irudi idilikoa zabaltzea" baitute xede.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra