argia.eus
INPRIMATU
Militar bat eta Guardia Zibil bat, futbolzale galiziarraren hilketarekin lotutako atxilotuen artean
  • Larrialdietarako Unitate Militarreko kide bat eta Guardia Zibil bat atxilotu ditu poliziak, beste 34 pertsonarekin batera, Francisco Romero “Jimmy” hil zuten istiluetan parte hartu izana leporatuta.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko abenduaren 18a
Inguruan zebiltzan bizilagunek bidalitako bideoetako irudiei esker identifikatu ahal izan dituzte istiluetan parte hartu zutenak. (Arg: EFE)

Frente Atletico eta Riazor Blueseko kideen arteko borroka ikertzen ari dira, eta iturriek Eferi jakinarazi diotenez, atxilotuen artean hiru adin txikiko daude. Ustez Romero hil zuten bi gizonezkoak ere eraman ditu poliziak.

Inguruan zebiltzan bizilagunek bidalitako bideoetako irudiei esker identifikatu ahal izan dituzte istiluetan parte hartu zutenak, eta atxilotu gehiago egon daitezkeela jakinarazi du La voz de Galiciak.