argia.eus
INPRIMATU
Bor Bor (K) ikastaroen bigarren edizioan izena emateko epea zabalik
  • Arlo pertsonala eta kolektiboa militantzian, norbanako, talde eta proiektu politikoaren zaintza edota mugimenduen arteko harremanak landuko dituzte Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatutako Bor Bor (K) ikastaroetan. Izena emateko epea zabalik dago uztailaren 15a arte.

Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz 2016ko maiatzaren 18a
Ikastaroa 2016ko irailaren 30an hasi eta 2017ko maiatzaren 7an amaituko da.

Gaiei dagokionez, bi bloke nagusi landuko dituzte kurtsoan zehar: alde batetik, herri mugimenduen antolaketa, funtzionamendua eta aliantzak; bestetik, zapalkuntzen egungo mekanismoak eta alternatiba askatzaileak.

Bloke bakoitza hiru ataletan banatuta dago: lehenean landuko dituzte pertsona, taldea eta proiektu politikoa; harremanak, zaintza eta parte hartzea; eta herri mugimenduen eta erakundeen arteko aliantzak eta elkarlan politikoa. Bigarrenean, egungo zapalkuntzak aztertuko dituzte, zapalkuntzen jatorria eta horiek barneratzeko formak jorratuko dituzte eta zapalkuntzak gainditzeko estrategien inguruan hausnartuko dute. Egitarau guztia ikusteko aukera duzu hemen.

Ikastaroa 2016ko irailaren 30ean hasi eta 2017ko maiatzaren 7an amaituko da. Bederatzi hilabete horietan, saio presentzial eta ez presentzialak egingo dituzte. Presentzialak asteburu osoko bost saio izango dira eta ostiral arratsaldetik igande arratsaldera arte iraungo dute.

2016ko uztailaren 15a arte egongo da izena emateko aukera. Horretarako beharrezkoa da galdetegi hori betetzea.

Bor Bor (K) “herri mugimenduen saretzea, elkar ezagutza eta esperientzien trukea bultzatzeko espazioa da”, antolatzaileen esanetan. Esperientzia eta praktika oinarri, formazio politiko integrala sustatzea da helburua.