Europan interneteko azpiegituretan enpresa liderra da OVH. Gaur goizean karga arazo bat izan du eta ondorioz munduko milioika webgune zerbitzurik gabe geratu dira. Horien artean hainbat euskal hedabideren webguneak zeuden. ARGIA ez ezik, Berria, Naiz, Topatu eta beste zenbaiten atariak zerbitzurik gabe egon dira.
OVH enpresak ohar baten bidez adierazi du, lantalde guztia arazoa konpontzeko lanean aritu dela. Interneteko azpiegiturak eskaintzen dituen enpresaren webgunea ere zerbitzurik gabe egon da goizean zehar. Enpresaren zerbitzariak munduan zehar barreiatuta daude. Euskal Herritik gertuen dagoen zerbitzari gunea Frantziako iparraldean dago.
2010. urtean WikiLeaks atariak OVH enpresan jarri zuen zerbitzaria, Amazonek eskaera ukatu ostean. Erabaki horrek zalaparta sortu zuen eta Frantziako Industria, Energia eta Ekonomia Digitaleko ministroa WikiLeaksen ataria zentsuratzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. 2013ko uztailean ziber-eraso bat jasan zuen OVHk.