argia.eus
INPRIMATU
Milioi euro pasako salmentak barnekaldeko saltegietan, Euskal Herria Bihotzean txekeen bidez
  • Baxenabarre eta Xiberoako merkataritza bultzatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Bihotzean elkartea, duela hamabost urte. Erosketak hurbileko saltegietan egiteko usaia zabaltzeko, opari eta kultura txekeak sortu zituzten.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko maiatzaren 16a

Aurten, hirugarren urtez segidan, milioi bat euroko heina gainditu dute txeke bidez barnealdeko saltegietan egindako salmentak. Txeke horiek elkarte, kolektibitate eta herritarrei zuzenduak dira.