argia.eus
INPRIMATU
Milioi bat siriar adingabe daude errefuxiatuta NBE arabera
  • Milioi batera iritsi da adingabe errefuxiatuen kopurua Siriaren inguruko herrialdeetan, ACNUR eta UNICEF erakundeen arabera.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko abuztuaren 23a
Adituen arabera, ume horiek lan esplotazioa, esplotazio sexuala, eta ezkontza goiztiarrak pairatzeko arrisku handia dute. Argazkia: elpais.com

Anthony Lake UNICEFeko zuzendari exekutiboak, gogor kritikatu du komunitate internazionala. Bere iritziz Siriako krisiaren amaieran zentratu diren gobernuek, bertako umeekiko duten erantzukizuna ahaztu dute eta umeak babesgabetasun osoan daude.

Siriako gerrak sortu dituen 2 milioi errefuxiatuetatik ia erdiak umeak dira, Libanon, Jordanian, Turkian, Iranen eta Egipton sakabanatuta daude. ACNURen azken datuen arabera, 740.000 errefuxiatuk 11 urte baino gutxiago dituzte.  

Adituen arabera, ume horiek lan esplotazioa, esplotazio sexuala, eta ezkontza goiztiarrak pairatzeko arrisku handia dute, are gehiago, Siriako muga beraien familiarik gabe gurutzatu duten 3.500 umek. Hori gutxi balitz, jadanik, 7.000 dira Siriako gatazkan bizitza galdu duten umeak.