Milioi bat sinaduraren bila, glifosato pestizidaren debekua eskatzeko

  • Europar Batasunean gehien erabiltzen den pestizida da glifosatoa. Europako Batzordea hura merkaturatzeko baimena luzatzen duen edo ez erabakitzen ari den bitartean, herritar talde batek abian jarri du substantzia debekatzea helburu duen herri ekimen legegile (HEL) bat. Haien eskaria formalki batzordera iritsi dadin, milioi bat sinadura bildu behar dute 2018ko urtarrilaren 25era bitartean. Izenpeak gutxienez EBko zazpi estatutan jaso behar dituzte.


2017ko otsailaren 08an - 12:58
Europako bost hiritan egindako ekitaldiekin ipini dute martxan sinadurak biltzeko kanpaina. Irudian, Madrilen egindakoa. (Arg.: Ekologistak Martxan)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sinadura bilketa kanpainari hasiera emateko, ekitaldi publikoak egin dituzte gaur, otsailak 8, Europako bost hiri handitan: Berlin, Brusela, Erroma, Madril eta Paris. Azaldu dutenez, ekimenaren azken xedea ez da glifosatoaren debeku hutsa. Horrez gain, pestizida guztien erabilera mugatu dadila eta berriak onartzeko prozedura alda dadila eskatuko dute HELaren bitartez.

Azken puntu horri dagokionez, kanpainaren bultzatzaileek adierazi dute merkaturatu nahi diren substantzia berrien ebaluazioa ez litzatekeela oinarritu behar industriak berak egindako azterketetan, ikerketa independentean baizik.

Aipatutako epearen barruan behar beste sinadura lortuz gero, Europako Batzordea behartuta egongo da hurrengo hiru hilabeteetan erantzutera. Batzordeak HELa onar dezake ala ez, baina erabakiaren arrazoiak publikoki azaldu beharko ditu.

Glifosatoaren arriskuaz eztabaida

Iazko ekainaren 30ean agortu zen glifosatoa salerosteko baimena EBn. Europako Batzordeak baimen hori beste hamabost urtez luzatzeko proposatu zuen hasieran, ordurako OMEren menpeko den Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziak (IARC) esana zuen arren pestizida hori segur aski kantzerigenoa zela. Ondoren, ordea, Europako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak esan zuen glifosatoa guztiz segurua zela, eta Batzordeak erabaki zuen ika-mika zientifikoa ebatzi arte itxarongo zuela beste proposamen bat egin aurretik.

Orain Substantzia eta Nahasketa Kimikoen Europar Agentziaren ebaluazioaren zain dago Batzordea. Baina bien bitartean glifosatoaren baimena agortu zenez, behin-behinean luzatzea erabaki zuten, zuhurtzia printzipioari bizkarra emanez. Ordutik hona, IARCek berretsi egin du hasieran esandakoa: glifosatoak minbizia sor dezake.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Glifosatoaren debekua
2023-10-04 | Euskal Irratiak
Glifosatoaren baimentzea
“Laborariengan minbizi gehiago atzematen ohi dira, produktu kimikoen erabileraren ondorioz”

Glifosatoa baliatzeko hamar urteko luzapena babestu du Europako Batzordeak. Herbizida gisa munduan gehien erabiltzen den produktu kimikoa da, eta potentzialki minbizi sortzaile izateagatik ezaguna da.


Glifosato herbizida debekatu duen lehen Europar Batasuneko herrialdea da Austria

Austria glifosatoa debekatu duen Europar Batasuneko lehen herrialdea da. Alderdi sozialdemokrataren iniziatibaz onartu da neurria, eta FPÖ alderdi ultraeskuindarraren, liberalen eta Jetz alderdi progresistaren aldeko bozek lagundu dute onartua izateko.


2017-11-27 | Unai Brea
OMEk kantzerigenotzat duen glifosato herbizidaren baimena bost urtez luzatuko du Europak

Europako Batzordeak 2022. urtearen amaierara arte eta baldintzarik gabe luzatuko du glifosatoaren baimena, EBko Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzordean (SCoPAFF) estatu kideek horren alde bozkatu eta gero. Eurolegebiltzarrak eskatua zuen bost urte barrurako erabat... [+]


2017-11-02 | Unai Brea
Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?

2016ko hasieratik bosgarren aldiz, Europako Batzordeak ez du lortu EBko estatu kideen gehiengoa glifosato herbizidari baimena luzatzearen alde agertzea. Indarrean dagoen baimena aurtengo abenduaren 31n iraungiko da, eta beste hamar urterako berritu nahi du Batzordeak,... [+]


2017-10-23 | Unai Brea
Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean... [+]


2017-10-13 | Unai Brea
Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean... [+]


Glifosatoa, europar baratzeetatik desagertzear?

Europar Batasunak urtea amaitu baino lehen erabaki behar du glifosatoa –munduan gehien saltzen den herbizida– erabiltzeko baimena luzatuko duen ala ez. Monsantok 70eko hamarkadan merkaturatutako substantzia 40 enpresak baino gehiagok saltzen dute gaur egun;... [+]


30 eurodiputatuk glifosatoaren baimena ez luzatzeko eskatu dute

Europako Parlamentuko 30 legebiltzarkidek glifosato pestizida salerosteko baimena ez luzatzeko eskatu diote Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteari.


2016-05-20 | Unai Brea
Europako Batzordeak ez du lortu oraingoz glifosato pestizidaren baimena luzatzea

Bigarrenez, bertan behera utzi dute glifosatoaren baimena luzatzeari buruzko bozketa Europako Landare, Animalia, Elikagai eta Pentsuen Batzorde Iraunkorrean. Europako Batzordeak pestizida ezagun hori, munduan zabalduena, beste bederatzi urtez baimentzeko proposamena eraman du... [+]


2016-03-09 | Unai Brea
Kantzerigenoen zerrendan dagoen glifosato herbizidari buruzko erabakia atzeratu du Europak

Kontsentsu zientifiko (eta politiko) ezak eta talde ekologisten presioak eraginda, Europar Batasunak maiatzerako utzi du glifosato herbizidaren baimena luzatzeari buruzko erabakia. Osasunaren Munduko Erakundeak "segur aski kantzerigenoen" zerrendan sailkatu zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude