Larriki gaixo dagoen Oier Gomez preso gasteiztarraren askatasuna agindu du Frantziako epaile batek astelehen honetan. Ewing sarkoma du eta honek metastasia eragin dio buruan. Medikuek sei hilabeteko bizitza itxaropena eman diote.
Azken erabakia, hala ere, asteazkenean emango dute auzitegiek, Gomezek hainbat euroagindu ditu eta, besteak beste Espainia eta Portugalek eskatuta. Euskal Herrian ahots ugarik eskatu dute neurri hori azken egunetan. Bere herrian, Gasteizen, joan den larunbatean Elkartasun Eguna egin zuten OiertxoSOS plataformak deituta.
11:30ean CNTren egoitzan egindako hitzaldi batekin hasiera eman zioten egunari, eguerdian kontzentrazioa eta argazki mosaiko batekin jarraituz. Honen ostean, elkartasun bazkari jendetsua egin zuten Landatxo polikiroldegian. Egunari bukaera emateko, milaka pertsona bildu zituen manifestaldia abiatu zen Andre Maria Zuriaren plazatik Foru enparantzara. Bertan, ekitaldi hunkigarri batean, Oier Gomezen berehalako askatasuna aldarrikatu zuten eta, besteak beste, Oier beraren hitzak irakurri zituzten. Hementxe Hala Bedi irratiak egindako argazki-galeria.
Datozen egunetan Oier Gomezen aldeko mobilizazioak jarraituko dute. Astelehenean, hilak 24, 19:00etan elkarretaratzea deitu du OiertxoSOS plataformak Andre Maria Zuriaren plazan. Ondoren, lan bilera egingo dute Auzokana pilotalekuan, 19:30ean. Izan ere, gaur bertan Oierren kondenaren etetearen inguruko ebazpena izango da.
Asteazkenerako, berriz, Oier Etxera gunea prestatu du plataformak, Urrezko Zeledoien plazan. Bertan, elkarretaratze iraunkorra izango da, 12:00etatik 20:00ak arte. 12:30etan elkarretaratzea egingo dute eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, euroaginduen ebazpenaren jarraipena egingo dute karpatik.
Artikulu hau Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]
Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.
61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.
Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.
Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"
2019ko zerrendatik bi izen atera dira: Aitzol Gogorza, espetxeratze arinduan, eta Jose Angel Otxoa de Eribe, berriki zendua. Duela hamar urte baino hamahiru preso larri eta sendaezin gehiago daudela ohartarazi du Etxerat elkarteak.
Euskal Herrian jaio izanaren ordaina izan da gatazka mingarri batean harrapatuak egotea. Aukera bat izan zitekeen ez ikusiarena egin eta ezer gertatuko ez balitz bezala bizitzen saiatzea. Zilegi izan daiteke.
Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso ohiak eta Txeman Matanzas abokatuak preso gaixoen egoeraren inguruko hitzaldia eman dute Gasteizko unibertsitateko campusean. Aretoak gainezka egin du. Aurretik Esteban de Garibay elkarte eskuindar unionistak hitzaldiaren aurkako kontzentrazioa... [+]
EHUren Gasteizko campusean egingo da hitzaldia, asteartean. Esteban Garibai elkarteak hitzaldiaren kontrako elkarretaratzea deitu du, hitzaldia hasi baino ordu laurden lehenago. Hizlariaren aurkako jazarpenarekin aurkako “sufrimendu jakin bat” estali nahi dela salatu... [+]
Ibon Fernandez Iradi euskal presoak egindako zigor etete eskaera onartu du Parisko Zigor Aplikazioen Auzitegiak, baina Fiskaltzak jarritako helegitea medio, haren askatasunari buruzko azken erabakia bi hilabete barrura arte atzeratu da. Esklerosi anizkoitza du Lasarte-Oriako... [+]
Espainiako Estatuak darabilen kartzela politikak euskal presoen eskubideak urratzen ditu eta urraketa horien txostena aurkeztu dute Sare Herritarrak eta EHUko Ikasmirak elkarteak. Txostena Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordera eramango dute orain.
Larunbatean jarri zuten abian kanpaina Bakearen Artisauek. Uztailaren 5ean Parisko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak baldintzapean aske uztearen alde egin zuen, baina fiskaltzak helegitea jarri zuen eta preso jarraitzen du.