argia.eus
INPRIMATU
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz
  • Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.

Izaro Villarreal Lauroba 2023ko urriaren 10a
Afganiarrak, hondakin artean senide eta lagunen bila. (Argazkia: Mohsen KARIMI | AFP)

Zinda Jan barrutiko (Afganistan) hamabi herri guztiz hondatuta geratu dira larunbat honetan izan diren Ritcher eskalako 6,3 indarreko hainbat lurrikarek eraginda. 2.530 hildako eta 9.240 zauritu eragin ditu. Irfanullah Sharafzoy Afganistango Gurutze Gorriko bozeramaileak jakitera eman duenez, biktimen kopuruak gora egin dezake, hondakinen azpian geratutako pertsonen bila ari baitira oraindik. Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira.

Gutxienez zazpi lurrikara izan direla ziurtatu du EITBk, horietako handiena lehenengoa izanik; Herat probintzian dagoen Zindah Jan hiritik 33 kilometrora eta 14 kilometroko sakoneran gertatutakoa. Herritarrak zonalde seguruetara ebakuatu dituzte eta “eraikin abandonatuetan” kokatu.

OCHA Giza Auziak Koordinatzeko NBEko Bulegoaren txosten baten arabera, Mahal Wadakah herrian izan da kalte handiena. Oro har, lurrikarak 4.200 pertsona kaltetu ditu eta 400 etxe inguru bota ditu.