argia.eus
INPRIMATU
Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketetan
  • 2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra, lurralde iraunkor, solidario eta burujabe baten aldarrikatzeko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko irailaren 21a

Orotara berrogei konferentzia inguru izanen dira bi egun horietan, animazio franko Baionako karriketan, eta 150 bat elkarte edo eragileren erakus-mahaiak. Euskal Herria eta Frantzia osoko ordezkariak goaitatzen dituzte.