argia.eus
INPRIMATU
Milaka pertsona bildu dira pentsio duinen alde Bilboko jaietan
  • Plaza Eliptikotik udaletxeraino egindako manifestaldiak pentsio duinen aldarrikapena aireratu du festa giroan murgilduta dagoen bizikaiko hiriburuan.

ARGIA @argia 2018ko abuztuaren 20a
Manifestazioaren burua (Argazkia: Ecuador Etxea)

Zortzi hilabetetan zehar egin bezala, beste astelehen batez kaleak hartu dituzte pentsionistek, Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteak deitutako mobilizazioan. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroatik hurbildu da jendea Bilboko Aste Nagusiko astelehenean deitutako deialdira, baita Euskal Herritik kanpoko beste hainbat txokotatik ere.

Orain arteko aldarrikapen ibilbidean lorpenak egin dituzten arren, oraindik eskuratzear dituzten beste zenbait puntu lortu arte borrokan jarraitzeko asmoa agertu dute plataformako kideek. Egungo pentsioen erreforma bertan behera uztea eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak bermatzea kasu.

Datorren astelehenrako deitu dute hurrengo mobilizazioa, Bilboko udaletxe aurrean. Horretaz gain, urriaren 1ean, adinekoen nazioarteko egunarekin bat eginez, beste manifestazio bat egingo dute.