argia.eus
INPRIMATU
Milaka palestinarrek ‘Nakba’ oroitu dute etxera itzultzeko eskubidearen aldeko martxarekin
  • "Itzuleraren Martxan" milaka palestinarrek hartu dute parte asteartean, palestinarren Nakba (katastrofea) oroitzeko. Israel sortu zen eguna da, milaka palestinar beren etxeetatik bota eta desertuan galduta utzi zituztela oroitzen dute. Israelek suntsitutako herri batetik atera zen martxa, Maan agentziak jaso duenez.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2017ko maiatzaren 03a
Palestinarrak beren etxeetara itzultzeko eskubidea aldarrikatuz. (Argazkia: Maan)

Manifestariek bandera palestinarrak airatu eta etxera itzultzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute. 1948an beren etxeetatik bota zituztela eta NBEren 194 erresoluzioak errefuxiatu palestinarrek beren etxeetara itzultzeko eskubidea dutela jasotzen duela gogoratu zuten.

Israelgo kartzeletan gose greban dauden 1.600 preso palestiniarrak oroitu zituzten.

18. urtez egin dute martxa, errefuxiatu edo palestina barnean desplazatuta jarraitzen duten palestinarrek egun Israelen dauden beren etxeetara itzultzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko egiten dute.

Urtero Israelgo armadak 1948an suntsitutako herri batetik hasten da martxa. Nakba ofizialki maiatzaren 15ean oroitzen dute.

1948an 750.000 palestinar beren lurretatik bota zituztela kalkulatzen da eta errefuxiatu guneetan bizitzen gerau ziren, Zisjordania, Gazako zerrendan, Jordanian, Libanon edo Sirian, besteak beste. 70 urte beranduago, bost milioi palestinar errefuxiatu daudela kalkulatu dute NBEek.

Maan agentziaren argazkiak segidan.