argia.eus
INPRIMATU
Milaka lagun kalean 13/13 sumarioko epaiaren aurka
  • Bilbon eta Donostian eginiko manifestazio jendetsuetan Arantza Zuluetari, Jon Enparantzari, Naia Zuriarraini eta Iker Sarriegiri ezarritako espetxe zigorrak salatu dituzte.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 11
Argazkia: @ehbildubizkaia

“Beste behin, dena ETA da lelo itsu-pelagikoaren baitan”, Madrileko auzitegiek euskal herritarrak zigortu izana arbuiatu zuten manifestazioen antolatzaileek Bilbon eta Donostian.

Arantza Zuluetari zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak; Jon Enparantzari lau urtekoa; Naia Zuriarraini hiru urte eta erdikoa; eta Iker Sarriegiri hiru urtekoa. Sententziak, aldiz, absolbitu egin ditu beste auzipetuak: Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nere Redondo. Manifestazio osteko ekitaldian, Juan Mari Jauregi auzipetua ere izan zuten gogoan, epaiketa egin aurretik hil zena.

13/13 auziak ekarri dituen hamaika eskubide urraketak gogoratu zituzten manifestazio osteko ekitaldietan. “Legez kanpoko polizia operazioa, miaketa eta telefono entzuketa irregularrak, CNIren lan ilun eta zikina, oinarrizko eskubideen urraketa”, edo torturaren erabilera. “Krudelkeria” izan zen gehien errepikatutako hitza.

Deitzaileek salatu zuten, batetik, epaia zuzenbidearen aurkakoa dela eta, bestetik, tokiz eta denboraz kanpo dagoela: “Herritar eta eragile gehienek bakea, justizia, egia eta bizikidetzaren aldeko apustua”, egin dute.