argia.eus
INPRIMATU
Milaka lagunek Ocalan askatzeko eskatu dute Kobanen
  • Turkiako Gobernuari eskatu diote berehala argitu dezala Abdullah Ocalanen osasun egoera. Ocalan Imrali uhartean dago espetxeratuta 1999tik.

ARGIA @argia 2017ko azaroaren 16a

Milaka herritar kalera atera dira Kobanen PKK-ko buruzagiaren askatasuna eskatzeko, ANF agentziak jaso duenez. Gizarte Demokratikorako Mugimenduak deituta, Turkiako Gobernuari eskatu diote argitu dezala zein egoeratan dagoen Abdullah Ocalan Kurdistango lider historikoa.

Manifestazioaren amaieran Dîlber Yûsif Batasun Demokratikoa alderdiko asanblada orokorreko kideak hartu du hitza. Nazioarteari galdegin dio Öcalanen askatasunaren alde lan egin dezala.