argia.eus
INPRIMATU
Klima aldaketa salatzeko ekimen desobedientea
Milaka lagunek Alemaniako meategi kutsakor batera doan trenbidea blokeatu dute asteburuan
  • Milaka lagunek berriz ere Alemaniako Renania eskualdeko lignitio meategia jopuntuan izan dute asteburuan, eta larunbat goizetik igande arratsa bitartean bertara hornigaiak eramaten dituen trenbidea moztuta izan dute. Ende Gelaende mugimenduak adierazi du 6.500 lagunek hartu dutela parte ekimen desobedientean, orain arteko kopururik altuena.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2018ko urriaren 29a
Ekintzaileek autopista zeharkatu zuten, nahiz eta poliziak ur kanoiekin bidea moztu nahi izan. (Ende Gelaende)

Mila pertsonako bost zutabetan egin zuten bidea larunbat goizean hasita. Aurretik, kanpaldi erraldoia egin zuten estrategiak errepasatu eta helburuak gogorarazteko.

Ende Gelaendek hainbat urte daramatza Alemaniako Renania eskualdean dagoen lur azaleko Europako meategirik handienaren aurkako desobedientzia ekintzak egiten, klima aldaketa eragiten duela salatuz.

Hainbat argazki jarraian.