Alemaniako Bonn hirian Munduko Klima Aldaketaren Konferentzia hasi aurreko egunean, igandean, desobedientzia zibila modu masiboan praktikan jarri dute milaka lagunek, Ende Gelände mugimenduak deituta.
Hainbat azpitaldetan antolatuta –behatz deitu diete antolatzaileek– Alemaniako Bonn hiriaren ondoan dagoen Hambach meategira sartu dira igandean. “Kapitalismo fosilaren” aurka, justizia klimatikoa eskatu dute 4.500 ekintzailek antolatzaileen arabera, 2.500ek Poliziaren arabera.
Protesta baketsua egiten ari zirenen aurka piper spraya eta borrak erabili dituzte, dokumentatuta geratu denez. Poliziak makinaria babestu du eta bi kide atxilotu.
“Edonon ari garela kapitalismo fosila borrokan, denontzako bizitza hobe baten alde ari gara borrokan”, adierazi dute Twitterren.
Argazki galderia, Ende Gelände mugimenduaren Facebook orritik hartuak.