argia.eus
INPRIMATU
Milaka lagun irten dira kalera errausketaren aurka
  • “Alternatiba dagoelako, erraustegirik ez” lelopean batu ziren lau mila pertsona inguru larunbatean Donostiako kaleetan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitu zuen manifestazioa, eta EH Bildu, Podemos eta Ezker Anitza talde politikoen zein ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuen babesa jaso zuen, besteak beste.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko martxoaren 27a

Eguraldiak ez zuen laguntzen, baina manifestatzaileak jai giroan joan ziren Anoetatik Bulebarreraino eta han komunikatu bat irakurri zuten Errausketaren Aurkako Mugimenduaren bozeramaileek.

“2051ra arte herritarren osasunari, ingurugiroari eta lanari kalte egingo dion erraustegirik ez dugu nahi”, adierazi zuten. Gaikako bilketaren bitartez errausketa saihestu daitekeela gogorarazi zuten.

Errauste plantaren obrak laster hasiko direla iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Manifestazioaren deitzaileek, ordea, “garaipen” gisa hartu dute milaka lagun errausketaren aurka mobilizatzea.

Gipuzkoa Errauskailurik Gabe taldeak zabaldutako bideoa: