argia.eus
INPRIMATU
Milaka lagun bildu dira Euskal Herrian, U-1eko erreferenduma babesteko mobilizazioetan
  • Gehiengo sindikalak eta Ernaik elkarretaratzeak eta manifestazioak egin dituzte hiriburuetan eta jendetza bildu da erabaki eskubidea aldarrikatzeko.

ARGIA @argia 2017ko irailaren 28a

ELAS, LAB, ESK, Steilas eta Hiru sindikatuek deituta ehunka lagun bildu dira Hego euskal Herriko lau hiriburuetan Kataluniako autodeterminazio erreferendumari babesa eman eta herrialde hartan herritarrak jasaten ari diren errepresioa salatzeko.

ELAko idazkari nagusi Adolfo Txiki Muñozen esanetan demokrazia bera dago “jokoan” eta erabaki eskubidea “edukiz betetzeko” deia egin du. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak, berriz,azaldu du “78ko errejimenetik eratorritako eredu ekonomiko eta soziala” ere dela jokoan dagoena.

Bilboko elkarretaratzea (Argazkia: LAB)

 

Ernaik milaka gazte atera ditu kalera

Ernai gazte antolakundeak, bere aldetik, manifestazio oso jendetsuak egin ditu hiriburuetan #BaimenikEz kanpainari jarraiki. Bilbo, Donostia eta Gasteizko plazak bete dituzte gazteen eguerdian. Iruñean manifestazioa arratsaldeko 18:00etan izango da.

(Argazkiak: Topatu.eus)