Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimenduak manifestazio jendetsua egin zuen joan den larunbat arratsaldean Altsasun, oraingoan Sakana Trenaren Alde taldeak deituta.
Sakanarako aurreikusita dagoen tren lasterraren proiektuak Iruñean eta Gasteiz lotuko lituzke, ingurumen kalte handia ekarriz bailarara. Proiektua lanak oraingoz Nafarroako hegoaldean daude eta antolatzaileek eskatu diote Espainiako Gobernuari hauek bertan behera uztea. Era berean, Madrilgo eta Nafarroako gobernuei eskatu diete tren soziala kontuan hartuko duen proiektu bat egitea.
Antolatzaileen arabera, 6.000 lagun izan ziren manifestazioan. Nafarroan AHTk eragindako eskualde guztietan egiten ari dira protesta bilkurak, baina Araban ere pizten ari dira protestak. Arabako Lautadako nekazari eta abeltzainak ere kezkatuta daude eta horren seinale izan ziren manifestazioan parte hartutako 17 traktoreak. Hurrengo txanda, Gasteizen izango da maiatzaren 8an 12:30ean.
Guaixe-ren ondorengo bideo honetan Sustrai Erakuntzako Martin Zelaiak azaltzen ditu Sakanatik pasatzean AHTk eragindo dituen txikizioak.
Eta ondorengo txioan, Mugituz taldekoek erakusten dute nola jarri zuten AHTren aurkako bandera Altsasuko Udaletxeko balkoian.
Atzo, Altsasun AHT-aren aurkako manifestazioa izan zen. Geroa Baik alkatetza duen udal hau, AHTaren aurkako moziorik onartu ez duen Sakanako udal bakarra da, horregatik MUGITU!-K AHTaren AURKAKO BANDERA EZARRI DU ALTSASUKO UDALETXEANhttps://t.co/OHRzDHrx0F
— Mugitu Mugimendua (@MugituMugimendu) 2019(e)ko martxoaren 31(a)