Kataluniako plazatik atera ziren igande eguerdian “Konponbidea. Demokracia. Llibertat” goiburupean eta Boulebarderaino egindako ibilbidea horiz bete zuten. Gure Esku Dagok antolatu zuen manifestazioa.
Kataluniako independentista auziperatuei elkartasuna helarazteaz gain, bildutako milaka lagunek herrien erabakitzeko eskubidea ere aldarrikatu zuten. Herritar ugarik antolatzaileek banatutako aterki eta puxika horiez jantzi zuten ibilaldia. Martxari ekin aurretik Gure Esku Dagoko Angel Oiarbidek hedabideei esan zien epaiketa ez zela bakarrik auzipetuak eta independendista katalanen aurkakoa, epaiketa erabaki eskubidearen aurkakoa zela funtsean, “bozkatzea ezin da delitua izan, demokrazia sendo batean, erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioa ezin dira delituak izan”.
Manifestazioaren amaieran Carles Puigdemont lehendakari katalanaren arreba Montse Puigdemontek hitz egin zuen eta eskerrak eman zizkien bertaratutakoei, kaleak eskubide zibilen alde bete dituztelako. Hasi behar ez zuen epaiketa batean aurrean gaudela adierazi zuen eta egoera baliatuko dutela euren ahotsa epaiketaren aurka ahalik eta ozenen egiteko”.
Ekitaldiaren amaieran Angel Oiarbidek hartu zuen hitza eta azpimarratu zuen erabakitzeko eskubidea mundu justuago bat egiteko oinarria dela “bai Eskozian, bai Quebecen, Ipar Irlandan edo Katalunian”. Herrien arteko eta euskaldunen arteko elkarlanera deitu zuen, horrela erabaki eskubideari jarriko zaizkion trabak gainditu ahal izango direlako.
Manifestazioan euskal alderdi eta sindikatu abertzaleetako ordezkari ugari ikusi ziren, EH Bildu, EAJ, ELA edo LABekoak esate baterako.
Ekitaldia Agure Zaharrak abestuz amaitu zen.
Avui els carrers de Donostia s'han omplert de paraigües grocs en suport a Catalunya.
— Montse Puigdemont 🎗️ (@mpuigdemontc) 2019(e)ko otsailaren 17(a)
Gràcies per tot, gràcies per tant @gureeskudago
Orgullosa d'haver-vos acompanyat pic.twitter.com/0iOEBglL46
Fraternidad entre los pueblos. Donostia sale a la calle en apoyo a los presos políticos catalanes. Miles de vascos pidiendo justicia. Los medios de comunicación del régimen esconden la manifestación mientras no paraban de darle bombo a la de fascistas en Colón. pic.twitter.com/72qMwLgM7L
— Fonsi Loaiza (@FonsiLoaiza) 2019(e)ko otsailaren 17(a)
Multitudinària manifestació avui a Donostia en solidaritat amb els presos polítics catalans. La defensa de la democràcia no va de banderes ni idiomes. Alt i clar, autodeterminació no és delicte! pic.twitter.com/eqASZTQuzU
— Joan Mangues (@jmangues) 2019(e)ko otsailaren 17(a)
“Lurraldearen zatiezintasuna, oinarrizko eskubideen gainetik jartzen duen erregimen baten aurrean, bestelako zoru baten gainean eraiki behar dugu euskal herritarrok gure etorkizuna, denon artean, auzolanean”. #ElkartasunaAterpe #JoAcuso @GureEskuDago pic.twitter.com/ObIUpEIQOI
— pello urzelai (@pellourzelai) 2019(e)ko otsailaren 17(a)