Larramendi ikastolak antolatu du 39. Ibilaldia, Mungian, eta milaka lagun elkartu dira zirkuituaren lau guneetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Legea lortzeko akordioak bilatzeko eskaera egin du Ikastolen Elkarteak.
“Egunero Alkarregaz” leloarekin, ikastolako familiek eta herriko eragileek urtetan zehar egin duten elkarlana nabarmendu dute.
Ager Izagirre Mungiako alkateak, Kristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak eta Unai Rementeria Bizkiako Ahaldun Nagusiak parte hartu dute hasiera ekitaldian. Ikastolako lehen promozioko ikasleak omendu dituzte, Larramendi ikastolak aurten 50 urte egin ditu eta.
Egun osoan zehar publiko guztiari zuzendutako ekintzak izan dira ibilbidean zehar, egitarau “herritarra, parekidea eta partehartzailea” antolatu dute. Eguraldia lagun izan dute bertaratutakoek.
Santurtzi Ikastolak hartu dio lekukoa Mungiakoari, datorren urteko jaia prestatzen hasteko.
Mungia gaur Euskal Herriko hiriburu bilakatu duzue. #ibi17 a zoragarria bilakatu duzue. pic.twitter.com/MkgxjxGo0B
— IBILALDIA 2017 (@Ibilaldia) 2017(e)ko maiatzak 28