argia.eus
INPRIMATU
Mila millioi dolar baino gehiago dituzten pertsonak pandemia aurretik baino 660 gehiago dira
  • Forbes aldizkariak urtero argitaratzen duen pertsona aberatsen zerrendak dioenez, Jeff Bezos Amazoneko sortzailea zerrendaren buruan dago, 177.000 milioi dolarrekin.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 07a
Jeff Bezos, Amazonen sortzailea eta munduko pertsonarik aberatsena.

Forbes aldizkariak munduko pertsona aberatsenen urteroko zerrenda famatua argitaratu du astearte honetan, eta mila milioi dolarretik gorako ondarea duten pertsonen kopurua nabarmendu du. COVID-19ak eragindako egoeraz gain, mila milioi dolarretik gorako diru kantitatea duten pertsonak 2.755 dira, iaz baino 660 gehiago.

Aldizkariak aipatzen duen aberats taldean ia 500 aberats berri daude eta 13,1 bilioi dolarreko ondare bateratua dute; hau da, iaz baino 8 bilioi gehiago, eta %86k hobetu egin du bere finantza-estatusa.

Amazoneko sortzaile Jeff Bezosenek jarraitzen du zerrendaren lehena izaten; 177.000 milioi dolarreko diruarekin. 1994an sortu zuen enpresa, eta 2021. urtearen amaieran kontseilari delegatu eta presidente gisa erretiratuko da. Teslaren sortzaile den Elon Musk dago zerrendaren bigarren postuan. Taldeak sei aldiz biderkatu ditu irabaziak pandemiaren urtean, eta 151.000 milioira iritsi da, batez ere Tesla ibilgailu elektrikoen konpainiaren burtsa-igoera geldiezinagatik eta “bitcoinaren” igoeragatik. Bernard Arnault frantsesa da hirugarrena zerrenda horretan, 70 bat markako familia-inperioaren buru dena, Louis Vuitton eta Sephora barne, 150.000 milioi dolarrekin.

Zerrendako lehenengo emakumea 17. postuan ageri da. Alice Walton, aldizkariak Walmarten sortzailearen alaba moduan aurkezten du. Walton mundu artistikora dedikatzen da. Hurrengo emakumea 22. postuan dago, MacKenzie Scott idazlea, Jeff Bezosen emaztea izandakoa.