Laudioko kaleak hartu zituzten larunbatean 1.300 herritarrek, SOS Aiaraldea plataformak deitutako eskualdeko mobilizazioan. Iragan ostegunean behar bezalako mediku-arreta ez jaso ostean herritar bat zendu izanak piztu du protesta, baina eskualdeko plataformak Osakidetzaren egoera orokorra salatu du. Ildo horretan, osasun sistema publiko eta duin baten alde borrokan jarraituko dutela adierazi dute.
Gaia jorratzen jarraitzeko asanblada ireki bat egingo dute datorren irailaren 12an, 19:00etan, Laudioko Herriko plazako erabilera anitzeko gelan.