Andoaingo Udalak eta Fiarek sinaturiko hitzarmenari esker, bazterkeria egoeran dauden eta arrisku hori duten herritarrek mikrokredituak eskatu ahal izango dituzte banku etikoan, ohiko bankuek exijitzen dituzten baldintzetatik aske.
600 eta 2.500 euro arteko maileguak eskatu ahal izango dituzte, prestazio sozialek ordaintzen ez dituzten oinarrizko beharrak ordaindu ahal izateko. Malgu jokatuko du Fiarek, eta hala, eskatzaileek 24 hilabeteko epea izango dute dirua itzultzeko eta hileroko kuota ezingo da izan %35eko zorpetze ratioa baino handiagoa.
Mikrokredituentzako dirua Udalak emango dio Fiareri, eta bankuak berak gestionatuko eta onartuko ditu mikrokredituak, Gizarte Zerbitzuek egindako txostenak kontuan hartuz.
Egitasmoa otsailaren 15ean jarriko da martxan. Informazio gehiago, Andoain.eus helbidean.