35 urte dira erail zutela. Mikel Zabalza Gogoan plataformak antolatuta, azaroaren 29an kotxe karabana egin dute jaioterri zuen Orbaizetan eta ondoren lore eskaintza egin diote.
Azaroaren 28an, berriz, Auritzen ekitaldia egin zuten. Mikel Zabalza Gogoan plataformaren izenean Eneko Villegasek egindako adierazpen hauek jaso ditu Naiz egunkariak: "Denok argi dugu, Mikel ez zuen Bidasoako urak erail. Mikel Intxaurrondoko kuarteleko beinerako urak erail zuen. Gaur egun Mikel ez da inongo biktima gisa onartua. Gaur egun, beren senideek ez dute eduki ez egiarik, ez justiziarik, ez erreparaziorik. Errelatoaren parte da eta horrela aldarrikatzen dugu". Nafarroako Gobernuari eskatu diote ausardiaz joka dezala indarkeria polizialaren biktimak aitortzeko hasitako bidean. 1980-1978 arteko biktimez gain, gainerakoak ere ikertu ditzala eskatu diote, eta aztertu dezala Nafarroan torturak izandako dimentsioa.
Kazeta hedabideak Mikel Zabalzaren arreba Lourdes elkarrizketatu du. Guardia zibilarengandik jaso zuten bertsioa, egun haietan eman zituzten pausoak eta 35 urteotan gaia etxean nola bizi izan duten kontatu du bertan, besteak beste. Hauxe adierazi du justiziaz: "Herrialde honetan ez da existitzen. Estatuan, trikimailuek indar handia dute. ETAren aitzakia baliatzen dute edozer gauza justifikatzeko. Epaitegian nortzuk egiten zituen txostenak? Guardia Zibilak. Errudunek egiten zituzten txostenak".