Mikel Zabalza oroituko dute azaroaren 21an egia, justizia eta aitortza aldarrikatuz

  • Garraldan ekitaldi bat antolatu du Mikel Zabalza Herri Ekimenak bere hilketaren 30. urtemugan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2015eko azaroaren 11n - 09:22
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurki beteko dira 30 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu eta inkomunikatu zuela, terrorismoaren kontrako legea baliatuz.

1985eko azaroaren 26an gertatu zen, eta Mikel bizirik ikusi zuten azken eguna izan zen. Guardia Zibilak eta Barne Ministerioak eman zuten eta oraindik mantentzen duten bertsio ofizialaren arabera,  Zabalzak alde egin zien Endarlatsan, zenbait guardia zibilekin baten bila joaten ziren bitartean. 20 egun geroago, bere gorpua Bidasoa ibaian agertu zen.

"Orduan ez genuen sinetsi eman zuten bertsio hura, eta oraindik ez dugu sinesten ere. Horregatik, egia eskatzen dugu: Zer gertatu zen? Zer egin zuten Mikelekin?", galdetu dute bere senide eta lagunek.

"30 urte hauetan ukapena eta isiltasuna izan dira nagusi. 30 urte hauetan gezurretan aritu dira,  bertsio ofiziala defendatzeko; 30 urte hauetan, instituzio judizialek mesprezua ageri dute eta  Estatuko eta Nafarroa “ofizial” haren aparatu guztiek oztopoak jarri dituzte", salatu dute.

Oroimena, bizirik

Urte guzti hauetan zehar, senideek, lagunek, auzokideek eta Aezkoako instituzioek bizirik mantendu dute Mikelen memoria, eta, aukera izan duten bakoitzean, salatu dute "Euskal Herrian tortura aplikatu dela inpunitate osoz".

Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak 30. urteurren honetan, oroitzapen ekitaldi berezi bat antolatu du. "Bertan, argi eta garbi erranen dugu memoria dugula, ez dugula ahaztuko eta egia aldarrikatzen jarraitzen dugula", esan dute. Baina, atzera begiratzeaz gain, Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak aurrera begiratu nahi du ere. "Bizi dugun auzia betiko konpontzearen aldeko dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, eta, horretarako, beharrezkoa da biktima guztiak aitortzea", azpimarratu dute.

Auzia ez dela itxiko eta "benetako bakea" ez dela lortuko "biktima guztiak aitortzen ez badira, justizia egiten ez bada eta erreparatzen ez bazaie".

Egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko, heldu den azaroaren 21ean, 12:30ean, Garraldako Polikiroldegian omenaldi-ekitaldia eginen dute.

Oharra: Albiste hau Ahotsa.infotik ekarria da lizentzia libreei esker.

Informazio gehiago:

“Galdutako objektuak”, Zabaltza kasua eta torturaren eragina Euskal Herrian dokumentala babesteko crowdfunding kanpaina abiatu dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


ANALISIA | Urriak 12
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


Donostiako La Cumbre “Estatuaren biktimen etxea” izatea proposatu dute

La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Eguneraketa berriak daude