argia.eus
INPRIMATU
Mikel Zabalza gogoan izan dute antzezlan baten bidez haren hilketaren 35. urteurrenean
  • Mikel Zabalza Gogoan ekimenak duela 35 urte Guardia Zibilen torturen eraginez hildako gaztea gogora ekarri du Adiorik gabe antzezlanarekin

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 25
Argazkia: (Jagoba MANTEROLA/FOKU Argazkia: (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Agoitzeko Kultur Etxean Adiorik gabe antzezlana ikusi ahal izan dute herritarrek igande honetan. Mireia Gabilondok zuzendu eta "Mikel Zabalza Gogoan" taldeak antzezturiko obra da.

Azaroaren 25 honetan 35 urte bete dira Guardia Zibilak atxilotu eta torturatutako Mikel Zabalza gazte orbaiztarra hil zela. "Mikel Zabalza Gogoan" herri ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu gertatutakoa ahaztu ez dadin.

Agoitzeko ekitaldiaz gain, azaroan beste bi ekimen iragarri dituzte. Larunbatean, hilak 28, ekitaldi bat egingo da Auritzen Nafarroako eragile eta talde politikoekin. Igandean, hilak 29, Orbaitzetan, Mikel Zabalzaren jaioterrian, omenaldi herrikoia antolatu da.

Aurretik, aurtengo irailean, Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamasek egindako Non dago Mikel? dokumentala estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian.