Larunbat honetan egingo da Sortuko dira besteak kantaldi zikloaren bigarren emanaldia Irungo Amaia Antzokian. Kontzertua 19.00etan hasiko da eta bertan euskal abeslari ugarik hartuko dute parte Xabier Leteren omenezko kontzertuen formatu berriko bira berri honetan. Besteak beste, Ken Zazpiko Eñaut Elorrieta, Gatibuko Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Jabier Muguruza, Petti, Pier Paul Berzaitz eta Arantxa Irazusta izango dira bertan.
Kontzertua Irungo Udalak antolatu du, ARGIAren, Antza inprimategia eta A&M kultur promotoraren laguntzarekin.
Aurretik aipatutako abeslariok laguntzeko ondorengo musikariak ariko dira: Karlos Gimenez, Joxan Goikoetxea, Xanet Arozena, Txema Garces, Luis Fernandez, Miren Zeberio eta Beñat Serna.
Sarrera bakoitzak 15€ balio ditu eta www.kutxa.net helbidean eros daitezke (Xabier Leteren omenez izenez dago sailkatuta), eta kontzertuko egunean bertan ere salduko dituzte.