argia.eus
INPRIMATU
Mikel San Sebastian euskal preso politikoa bi eguneko baraualdian dago, ez gose greba mugagabean
  • Patxi Ruiz presoarekiko elkartasunez, 48 orduko baraualdia egiten ari da. Ez gose greba mugagabea.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 18a

Ahotsa.info hedabideak zuzendu du sare sozialen bidez, Lesakako Mikel San Sebastian preso politikoa burutzen ari den elkartasun ekintza. "Lesakako Sortu-k jakinarazi duenez, euren senideek baieztatu izan dute 48 orduko baraualdiari ekin diola Patxi Ruizekin elkartasunez, baina ez dago gose greba mugagabean".

Patxi Ruiz preso iruindarrak astebete darama gose eta egarri greban eta hamar kilo galdu ditu Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Harekin elkartasunez, kalean eta presondegietan hainbat lagun ari da gose greban, horietako bat da Mikel San Sebastian preso lesakarra. Albiste honetan jasoa du Axier Lopezek Patxi Ruizen eta elkartasunez protestara batu zaizkion presoen berri.