Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Mikel Mundiñanoren ustez, egoera politikoaren normalizazioaren bidean neurri garrantzitsua da Espainiako Gobernuak hartu duena. Sare elkarteko kideak nabarmendu digu bi erronka nagusi geratzen direla elkarbizitza sendotzeko: biktima guztien aitortza eta presoen auzia bideratzea.